Ongi etorri

Musika, bizi ahal izateko beharrezkoa da. EZ AHAZTU!
gadgets para blogger

Musika eta IKT


Azken klase honetan ikasleak erritmo edo abesti bat konposatuko dute.
Bi ariketak egingo ditugu.


1. Ariketa: Ariketa hau binaka izango da eta horretarako ordenagailua erabili beharko dute. Hori egin ahal izateko aplikazio bat erabiliko dute, hau da, piano, organo... eta hainbat instrumentu edukiko dute.


Abestia egin eta grabatu ondoren, denontzat jarri beharko dute.


2. Ariketa: Erabaki zein pilota bota beharko diozun tenis jokalariari.  Zorte on!

Euskal Herriko Instumentuak

Zazpigarren klase honetan, Euskal herriko instrumentuak landuko ditugu.

Euskal kulturak berezko musika-instrumentuak sortu eta garatu ditu. Instrumentu hauek tradizioz jaietan, kontzertuetan edo dantzaldietan erabiliak izan dira.

Alboka:



Atabala:


Danbolina:



Dultzaina:



Pandero:


Silbotea:



Trikitia / trikitixa:



Txalaparta:



Txistua:


Ttun-ttuna:


Jolasak eta musika


Musika eta jolasak elkartzea oso gomendagarria denez, bosgarren klase honetan ondo iruditu zait bi ekintza hauek lotzea. Ikasleentzako oso dibertigarria izango denez, hurrengo ariketa proposatuko dut.

Horretarako Ikasle guztiak parte hartuko dute soinu desberdinak eginez; txaloak emanez, oinekin zarata eginez, boligrafoekin mahaia jotzen, estutzeen kremailera ireki eta histen, .... Klase honen helburua etxeko kontzertu bat egitea izango da.

Ariketa hori egin ondoren, euskal abesti bat abestu eta dantzatuko dute. Sormena landuz, erritmo desberdinak jarriko dituzte. Ariketa hau egiteko taldeak egin beharko dituzte ( 5 ikasle talde bakoitzean ).






Musikari esker sortzen diren sentimenduak



Laugarren klase honetan, sentimenduei hitz egingo dugu, hau da, musika sortzen duen sentimenduei buruz, batez ere. Askotan musikari hainbat sentimenduak adierazten dugu, horregatik klase honetan lehen eta behin galdeketa bat egin beharko dute klasea norantz abiatu jakiteko.

Galdeketa:

1.- Zer da zuretzat musika?
_____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

2.- Zer sentiarazten dizu? (konfiantza, poztasuna...)
______________________________________________________________________________________________________________________________

3.- Egunero entzuten duzu musika?
            Bai
            Ez
            Batzuetan

4.- Zer nolako musika? ( pop, rock and roll....)
_______________________________________________________________

5.- Zure gorputza mugitzera behartzen zaitu? Hau da, musika entzutean dantzatzera behartzen zaitu?
_____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
6.- Zein da zure abeslari edo abesti nahiagoena?
_______________________________________________________________

7.- Noiz entzuten duzu musika? (triste zaudenean, pozik zaudenean, denbora pasa moduan...)
______________________________________________________________________________________________________________________________

Instrumenturen bat jotzen dutenentzat:

8.- Instrumenturen bat jotzen duzu?
_______________________________________________________________

9.- Zenbat denbora ematen duzu praktikatzen?
______________________________________________________________________________________________________________________________

10.- Jotzean zer sentitzen duzu?
_____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________


Musika komunikatzeko beste tresna bat dela jakin behar dugu, adierazteko beste mintzaira mota bat. Esan beharra dago musika beste arte mota bat dela. Artea musikan ere erabiltzen dugu, azken finean, arteari esker jendeak bere mundu propioak sor ditzake forma eta kolorez, doinu eta hitzez, ...
Musika adierazteaz gain, hirugarren klase honetan, ikasleak musikari buruzko beste helburu nagusienetariko bat ikastea gomendagarria dela uste dugu. Horretarako irakasleok edozein musikarenganako irekitasun kritikoa sortarazi behar dugu.


Abesti desberdinak


Hirugarren klasean, pentsatu dugu abesti famatuak jartzea eta ikasleak norenak diren esan beharko dute, edo behintzat zein filmetan agertzen dira. Abestu batzuk besteak baino sailagoak izango dira baina horrela, gai honi buruz, ikasleen ezagutzak zeintzuk diren jakingo dut. Umeak abestiaren titulua edo zein filmetan agertzen den jakin ondoren. Berriz jarriko diet abesti guztiak eta haien sentimenduak kontuan hartuz, nahi dutena egin ahalko dute, hau da, dantzatu, abestu, oihukatu....

Titanic - My heart will go on



Aladdin-  A Whole New World



La sirenita- Bajo el mar



Rihanna- Umbrella




Musikaren dinamika


Bigarren klase honetan garrantzitsua iruditu zait musikaren dinamika azaltzea. Dinamika musikaren intentsitateari egiten dio erreferentzia. Hurrengoak dira aurkitu ahal ditugun 8 dinamika desberdin. Soinuaren aldaketari buruzkoa da, hau da lauenetik intatsuenera.

ppp (pianissimo piano): Oso oso suabe
pp (pianissimo): Oso suabe
p (piano): Suabe
mz (mezzo piano): Ez hain suabe. Normalean orkestratan erabiltzen da. 
mf (mezzo forte): Pixkat forte
f (forte): Forte
ff (fortissimo): Oso forte
fff (fortissimo forte): Oso oso forte

Hori jakin ondoren hiru abestiak jarriko ditut eta ikasleak gai izan beharko dira desberdindu ahal izateko; ppp, p, f, eta fff .

Beethoven Bonn hirian jaio zen 1770. urtean eta Vienan hil egin zen 1827. urtean, 57 urterekin. Konpositorea izan zen, orkestrako zuzendaria eta Alemaniako pianista. Bere garaia izan zen Klazisismoaren bukaeratik erromantizismo garaiaren hasierarte, sinfoniak egin zituen batez ere,baita ere egin zituen pianorentzarako obrak eta ganbarako musika.

Sonata Claro de Luna (Beethoven) : 


The Archies Riverdalen, Estatu Batuetan jaio zen 1968. urtetik 1970. urtera arte iraundu zuen. Los Archies gehienetan musika popularra interpretatzen zuten baina ematen zuen rock and roll jotzea gehiago gustatzen zitzaiela. Talde hori 6 taldekideak sortzen zuten, haietatik bat Hot dog zen haien txakurra. Abesti famatuenetariko bat hurrengo izan zen:

Sugar honey honey ( The Archies) :


Richard Wagner 1813an Saxonian jaio zen eta 1883an Italian hil zen. Konpositore, orkestrako zuzendari eta poesiagile alemaniar handi izan zen, Erromantizismoaren garaikoa. Wagnerren konposaketak aipagarriak dira ehundura konplexuengatik, armonia aberatsengatik eta orkestazioengatik.

La cabalgata de las Valkirias ( Richard Wagner) :


Musikaren garrantzia

Lehengo klase honetan musikaren garrantziari buruz hitz egingo dugu. Aukera izango dute modu dinamiko batean haien iritzia esango dute musika arloaren inguruan. Horrela jakingo dugu zein interesa daukate musika ikasgaiaren inguruan.

 Gaur egungo gizartean, musika edonon eta edonoiz entzun dezakegu. Gainera musika entzutea nerabeen zaletasun gogokoenetarikoa dela esan dezakegu. Musikan, soinuak sortu eta konbinatu egiten dira, arau jakin batzuei jarraiki.

 Hezkuntzaren arloa ikusiz konturatzen gara pertsona bakoitzaren izaera nabarmen antzematen dela musika-tresna bat jotzerako orduan. Haur lasai batek pieza mugitu bat jotzeko arazoak izan ditzake. Bestetik, pertsona mugitu batek pieza lasai bat jotzen duenean lasaitu eta erlaxatu egin daiteke.

 Musikarena oso mundu aberatsa da, eta aukera asko ematen ditu umeei haien garapen psikomotorra, hizkuntzaren garapena, garapen kognitiboa eta garapen emozionala lantzeko apropozena delako. 

Psikologiarako musika ere garrantzi handia daukala esan dezakegu, azken finean, hainbat depresioak, arazoak... musikarekin bat desagertu daiteke. Horregatik psikologo askok erabiltzen dute teknika hau haien pazienteekin.